“ Izena duen guztia omen da…”
jKultura edo herri jakin baten mitoen multzoa eta mito horien mundua aztertzen duen zientzia da. Mito gehienak gertaera edo elementu natural batzuk azaldu nahi izatetik datoz . Mito hauek sortu ziren garaian, gizakiak zenbait fenomenuren arrazoirik ulertzen ez zuenez, izaki ahaltsu eta magikoen bidez azaldu zituen. Modu honetaz, natura eta gizakien arteko harremanak azaltzen dituzten fantasiako istorioak ( elezaharrak, kondairak, legendak…) sortu, eta ahoz aho mendeetan zehar hedatu dira.
Mitologian, fantasia eta errealitatea topatu egiten direla esan dezakegu. Ondo aztertzen badugu, kultura guztietan agertzen den zerbait dela ikus dezakegu. Pertsonaia asko ere berdinak dira , izen desberdinekin. Beraz, munduan sinesmen eta garapen antzekoak zeudela ondorioztatzen da: eguzkia, amalurra, izarrak, ilargia, gaua, heriotza…
Egun, etnologo, historialari , antropologo eta noski idazle askori esker, mitologia eta mitoek gure artean bizirik diraute.
“Direnik ez da sinetsi behar; ez direla ez da esan behar”
No hay comentarios:
Publicar un comentario