6. MAILA ERE,EUSKARAREN ALDE
Txikitatik ikasten ari gara gure herrian gutxitua izan den hizkuntza. Lan horretan irakasle desberdinen ahalegina, indarra, maitasuna...jaso baditugu ere, norberak bere aldetik osagai guzti horiek eta gehiago jartzen ez baditu nekez egingo dugu aurrera, beraz, hasteko gure ekarpen txikia hemen duzue: euskeraren aldeko guk sortutako leloak!
- "Euskaldunon aukera, euskara dugu eta ezina da galtzea."(Aimar)
- "Euskararen airea,Muskizeko urrea."(Joel)
- "Gure hizkuntza egun batean bilakatuko da,bizigai"(Imanol)
- "Euskara egitea aurrera,da gure aukera"(Gaizka)
- "Euskararen bihotza,Muskizko ahotsa"(Lander)
- "Kulturaren zuhaitz sendotik,euskararen adarrak haziko dira"(Iraida)
- "Euskara eginez bagoaz aurrera" (Julen)
- "Denon ahaleginez lortuko dugu hizkuntza indartsua" (Oihana)
- "Euskara duena,altxorra du,gorde ezazu"(Kristina)
- "Gure sustraiei lotuz,euskara lortuko da" (Julene)
- "Euskararen enborretik sortuko dira euskaldunak" (Eukene)
- "Euskarari lehioa ireki, arnasa har dezan "(Iraida)
- "...Eta horrela bizitzen gera... sortuz ta sortu gure euskera..."(Mikel. J)
- "Atsedenik hartu gabe, euskera dugu aukera"(Aitor)
- "Indarrak batuz, euskara doa aurrera"(MikelG)
- "Hizkuntzen basoan, euskara ere haziko da"(Paule)
"Euskaldun izan,euskaldun bizi,ekin euskarari"
No hay comentarios:
Publicar un comentario